XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, Euskalerria'an eginkizun dauden len-lendabiziko bi eginbearrak, auetxek dira: Euskaldunen artean euskal-kultura zabaldu, euskaldunak euskaltzaletu al-izateko biderik bakar eta oberena dan aldetik, euskal-kulturari ekin bear diogu.

Eta, Euskalerri'ko erdel-lurraldean bizi diran erdeldun euskotarrak berriz euskeraztatu.

Ona emen bada, egitekoa, gaurko egunetako Euskalerri'an batez ere, Euskal-Erri'aren nortasuna eusteko, eta orrelaz egiten baldin ba dugu, euri-tantoa arkaitz gogorrenetan sartzen dan bezelaxe euskal-kultura ere tinko-tinko sartuko da, ta Euskal-Erri'aren nortasuna gotor bizi-izango da orduantxe.

Beraz, euskaldun geranok euskeraren zoria ta bere etorkizuna aintzakotzat artu bear dugu, gure zori ber-bera dala-ta Euskerara io bear dugu, beraz, Euskal-Erri'aren nortasuna alderuntz dijoan bidea iritxi nai ba'dugu eta gure izkuntza dan euskerak berak eta ez beste inork gure Erri'ari bere nortasuna biurtuko dio.

Abi-gaitezen, lenbailen, euskeraren alde lan-egiten, ez utzi biarkotz, gaur beratan egin bear duguna, eguneroko lana dugu euskerarena eta.

Gure euskeraz ere egitekoa da, beste izkuntza guztietan egiten dan bezelakoxea.

Orrela beraz, au onela dala; eta gerana gerala, baiña gutxienez, gure burua euskalduntzat baldin ba'dugu, gure izkuntza onen alde gogo beroz lan-egiteko asmo sendo ta bizi bat artu bear dugu lenbailen; eta euskeraren etorkizunari arretaz beterik so-egin, gure izkuntza txirotu ez dedin.

Izan gaitezen, bada, euskaldun zintzoak, eta zuek guraso zeratenok, ez utzi, zuen seme-alabaen artean, euskeraen irakaskintza.

Gora Euskera!!.

ZAITEGI'ren BIDALIEN EGINAK-i BURUZ.

Teknika-Itzak.

Zaitegi jaunaren idaztiak, Euskerari dagokion problema bat maigañeratu du. Eta ausartaki maiganeratu ere.